2013-06-18

* Kostaldeko ibilbidea

Itsaso aldetik ibiltzen
Abbadiaren Gaztelua
Gure kanpamentuan
Gure txalupan
Euskal herrian mendia eta itsasoa bezarkatzen dira 
Oso garrantzitsua da hamarretako egitea
Artzaia
Itsabar errepide artean














* Kaixo Mendizaleak!!!
   Penarekin baina atzo gure ikasturteko azken ateraldia egin genuen eta urtero bezala, kosta
   aldera joan ginen ibiltzera;nahiz eta bero asko egin, Sokoaraino ailegatu ginen. Gero 
   hondartzan bainu txiki bat eman ginen freskatzeko, ondoren denak elkarrekin gure
   kanpamentuan bazkaldu genuen eta gainera postrerako sorpresa handi bat genuen: tartak
   askotakoak! bazkaldu bukatutakoan, berriro hondartzara aldi honetan igeri egitea eta  
   jolastera. Benetan, oso ongi pasatu genuen!
   Irailan  berriz, Euskal herriko menditik elkarrekin joango gara eta ideiak sortzen bazaizkizue
   guri esan. Beno, oso,oso ondo pasa oporretan espero dugu eta ikusi arte aio!!!!



             ESKERRIK ASKO DENAGATIK MUXU HANDI BAT DENORENTZAT
                                                                 ETA
                                      HURRENGO IKASTURTE ARTE!!!!!!!!
  
   

2013-06-12

* Kostaldeko ibilbidea


* Kaixo Mendizaleak  zer moduz zaudete? Beno uholdeak ostean, eztialdia dator.
   Gogoratzen duzue datorren igandean kostaldeko ibilbidea daukagula? . Esaten dutenez
   eguraldi ona etorriko da;horregatik 16an 8:30etan Elizgibelan geratuko gara autobusa 
   hartzeko. Gero hendaiatik poliki, poliki, Sokoaraino ibiliko gara.
    Gogoratu:hozkailu edariarekin, janaria, hamarretako, kantinplora, txanoa, fruta
   eguzkiko krema eta abar, oso garrantzitsua dela eramatea!!!

   KONTUZ ORDUTEGIA BERRIAREKIN 8:30etan
     Dirudienez, bihar beroa egingo  duela horregatik, ura eraman beharko dugu, bidetik ez
     izango iturriarik, baina Sokoan bai.
       
      IKUSI ARTE!!!!

2013-06-08

* Baliogabetze




Kaixo Mendizaleak berriro hemen gaude gauza bat inportantea kontatu behar dizuegulako.
   Bihar Doneztebera joatea pentsatzen genuen baina, eguraldi-iragarpena esaten duenez ez
  digula utziko; horregatik,  bihar, mendira ez gara joango euriagatik     
   Benetan, aldatzea aunitz sentitzen dugu baina aurten eguraldia txarra izaten ari da. 

 Mila esker denagatik!! eta ikusi arte!!
    

              







 * Atzo, Arga aldetik ibiltze txiki bat eman genuen eta uhaldia zirrara ikaragarria egin zigun.
    Gero etxaurira joan ginen  Arantza eta oskarren txokora bazkaltzera eta oso ongi pasatu
   genuen. Guk uste dugu bigarren aldian asmatu genuela, ezta?

2013-06-03

* Ibargoiora


* Kaixo Mendizaleak!!
  Zer moduz zaudete? oso ongi espero dugu. Beno, poliki, poliki, ikasturte hau bukatzen ari da 
  baina oraindik, bi ibilbide falta zaizkigu; horregatik ea, datorren igandean Ibargoiorara joango  gara Doneztebeko aldetik ibiltzera eta eguraldia usten badigu, hortik jango dugu.
 Beste gauza :Azken ibilbidera joan nahi  baduzu, Titorekin hitz egin ezazu eta oso
 garrantzitsua da ordaintzea.
Beno beti bezala, 9ean Elizgibelan geratuko dugu.   
 Aio.....
  
ANIMA ZAITEZTE!!!!